XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ama Birjina Jesus pedeikatzen ari den demboran

Ikhus dezagun Ama Birjina Jesus pedeikatzen dabilan urthetan.

Jesus gizon guziak salbatu nahiz ari da; bere Ebanjelioa lehen lehenik Juduer dakote erakasten.

Eta Ama Birjinak bihotz hunik saminenarekin ikhusten du Judu horiek bethi Jesusen kontra direla.

Bizkitartean Jesus zakotela mintzo sinhesteko lukete, zeren eta bere erranen fingatzeko mirakulurik hunkigarrienak egiten beiteizte.

Bainan gutiz gehienentzat Jesus alferretan mintzo da.

Jesusen erakaspenen onhartzaleak ere badira, hala da.

Ordean Jesusen erranak ez othe luzkete guziek sinhesteko?.

Ebanjelio sainduak dio Jesusi aditzaleak milaka jarraikiten zainzkola.

Nolaz bada hain guti beizik etzen gombertitzen?.

Etzainzkolakotz behatzen baliatzekotan.

Jesusen ondotik dabiltza, haren elheak ederrez, eta mirakuluak oraino ederragoz.

Baziren ere Jesusen ondotik zabiltzanak hura hutsean hatzeman beharrez.

Jainko zelakotz, Jesusek horien barnearen berri bazakien, eta erakasterat ere emaiten zakoten.

Horiek aldiz bethi bardin itsu bethi bardin bihotz gogor zauden.

Zer laidoa Jesusentzat!.